Informazio gehiago
ATLETA GUZTIENTZAKO ARAUAK
LASTERKETARI BURUZKO INFORMAZIO GUZTIA HEMEN.
TXIPA EZARRIA DUEN DORTSALAREN JASOTZEA
Kronometrajea txiparen bidez egingo da. Txipa ezarria duen dortsala izen ematerako momentuan aukeratutako lekuan jaso ahal izango da, lasterketako aste berean:
Donostiako ROBERS dendan (Larramendi 10):
- martxoaren 10n, 11an eta 12an, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara, eta martxoaren 13an, larunbatean, 10:00etatik 13:00etara.
UPV/EHU-ko Kirol Zerbitzuan (irteeratik 80 m.tara):
- Larunbatean, lasterketa bezperan, 16:00etatik 20:00etara
- Igandean, lasterketa egunean, 8:00etatik 9:00etara.
Ezinbestekoa izango da NAN-a edo eta izen ematearen ziurtagiria aurkeztea.
UNIBERTSITARIOEN DORTSALA
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) ikasleentzat bakarrik da. Kontutan hartu inskripzio hauek unibertsitateko kirol zerbitzuak baieztatuko dituela eta ez dela dortsalik emango bertako ikasle izan ezean.
AZKEN ORDUKO SALMENTAK
Edizio honetan EZ da dortsalik salduko lasterketaren asteburuan.
ITZULKETAK
Bi epe hauetan deuseztatu ahal izango da izen ematea:
* OTSAILAREN 1a BITARTE (barne): Izen ematearen kostea eta bi euro gutxiago gastuen kontzeptupean.
* OTSAILAREN 2tik MARTXOAREN 9era BITARTE (barne): Izen ematearen kostearen %50a.
Bi kasuetan [email protected] -era bidali behar da emaila, bajaren eskariarekin, eta dagokion itzulketa egingo zaizu.
Lasterketa bezperan ez dira itzulketarik burutuko.