Zergak barne dituzten zenbatekoak
Araudia
ERANTZUNKIZUN DESKARGUA ETA GAITASUN FISIKOA
'Mañaritik Atxetara' hirugarren edizioa 2026eko irailaren 19an egingo da.
Ibilbide guztia Urkiolako Parke Naturaletik zehar doa eta aukera paregabea da parkea ezagutzeko.
Lehen bi edizio arrakastatsuen ostean berritasunekin dator lasterketa!
13K ibilbide laburra sartu dugu 1100m desnibel positiborekin eta mendi martxaren ibilbidea aldatu da Gatzaieta-Atxarte-Urkiolamendi ingurura bideratuz 19km eta 1150m desnibel positiboko ibilbide batetik.
43K (3900m+), 22K (2000m+) eta Untzillaitz Zuzen igoera bertikala bere horretan geratuko dira.
Aurtengoan ere Mañaritik Atxetara Durangaldeko Koparen barnean egongo da. Hala nola, 22K lasterketa kopa nagusirako eta 13K lasterketa kopa txikirako puntuagarriak izango dira.