Ubidestroi Bidea

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2022(e)ko irailaren 10(a), larunbata(e)ko 09:15(e)tan
  • Lekua: Ubide
  • Herria: Ubide
  • Probintzia: Bizkaia
  • Izen-emate egunak: 2022/5/20(e)ko 09:00(e)tatik 2022/9/4(e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Araudia

Harremanetarako

Informazio gehiago

UBIDESTROI MENDI LASTERKETA

Ubidea Gorbeia Parke Naturalaren magalean aurkitzen dan herritxo bat da. Biztanle kopuruan herri  txikia garen arren Gorbeia osoa da gure jolasgunea. Guk bizi eta miresten dugun altxor

hau  munduari zabaltzea da gure helburua. Betiere natura gozatuz eta ingurunea zainduz. Gure

etxeko  ateak zuoi zabaltzea nahiko genuke.

Jasangarritasunez eta errespetuz betiere.  Helburu guzti hauek betetzeko asmoz sortu da Ubidestroi mendi lasterketa.

 

 

UBIDEA

 

Bizkaia eta Araba arteko muga-herri historikoa da. Arratia bailarako herri txikiena garen arren  Bizkaiko herri gariena izatearen ohorea daukagu (585m). Honek gerturatzen gaitu egunero leihotik ikusten dugun Gorbeia mendira.

 

Ubideko biztanleria beti egon da Abeltzantzari, Burdinolei, ikazgintzari eta Karobiei lotuta. Izan ere Ubide baso zaharrez inguratuta dagoen herria da.

 

Egun Ubidea mendizaletasunari eta turismoari begira bizi den herritxoa da, eta Gorbea Parke Naturalera sartzeko ateetako bat gisa ezagutzen da.

 

Ubide erditik pasatzen da Erdi Aroan Errege katolikoek foruak zin egitera joateko erabili zuten  harrizko galtzada.

 

Ubidea bai mendiz zein errepidez Arabarekin mugakide den herria da eta erditik pasatzen

den  erreka (Zubixola) da Bizkaia eta Araba arteko muga ezartzen duena.

 

 

 

 

 

 

 

 

LASTERKETA HONEN HELBURUA

 

Zertarako sortu da Ubidestroi proiektua?

 

Lasterketa honen bidez Ubidea Munduari zabaltzea nahi dogu. Turismo jasangarria baten ametsetan gure herria eta Gorbeiako ingurua ezagutaraztea.

 

Aintzinako baso-bide eta estarta ahaztuak berreskuratzea eta berrerabiltzea da gure xedeetako bat.  Eta herritarrak asteburu polit batez goza araztea.

Helburu nagusia Natura zaindu eta errespetuz gozatzea da

 

IBILBIDEA

 

 

 

Ubidestroi lasterketa 27km eta 1800m+ dituen, eta puntu gorenena Gorbeiako gurutzea duen,  lasterketa gogor bezain zoragarria da. Izenak dioen moduan prestatuta ez datorrena  suntsitzeko  bestekoa.

 

 

 

Ubidetik hasi eta 6.km ordurako Oketa mendia igaroko dute korrikalariek. Arabar lurretan jarraituz  Muruako harrobi inguruetara heldu eta bertatik, Zubialde errekaren ibilgu liluragarria jarraituz,  aldapan gora hasiko da ibilbidea. Mairulegorretako (10km) jeinu eta sorginei agur egin eta Errekasiku inguruko baso zaharretan murgilduko da ahalik eta Gorbeiako gurutzea ikutu arte.  Bizkaia eta Araba arteko mugakide den Gorbeiako gurutzea (1481m) izango da lasterketako puntu garaiena. 13.km izango da lasterkarientzat.

 

 

 

Puntu honetatik behera Aldaminosteko muinotik behera jarraituko du ibilbideak. Aldaminapeko  artzaien txabola tatik zuzen jarraituko du Atxuriko zehargunean zehar Saldropoko zelaira heltzeko.  (19km)

 

 

 

Bertan indarrak berreskuratu eta azken txanpari ekingo diote korrikalariek. Otzarretako basoa ikutu  eta Upeteteko landetatik Bastelarra (22km) igaroko da. Handik jaitsita , Eneabe (24km)ra azken ahalegina eginaz Ubideraino gozatzea baino ez da izango.

 

 

 

 

 

 

 

EGITARAUA Irailak 9 Barikua

18:00 Ongietorria

 

18:00-20.00 Dortsal banaketa

 

20:00 Hitzaldi teknikoa

 

20:30 Hitzaldia. Pelikula

 

 

 

 

 

 

 

Irailak 10 zapatue

 

 

 

7:30-8:45 Dortsal banaketa

 

8:30-9:10 Derigorrezko material berrikuskapena

 

9.15 lasterketa hasiera

 

14:30 Sari banaketa

 

17:00-20:00 Erromeria

 

18:00 Errifaren zozketa eta opari desberdinen zozketa

 

*Umeen jolasak eta puzgarriak egongo dira

 

*Taloa eta sagardoa egongo dira

 

 

 

 

 

 

 

 

TRACKA: https://es.wikiloc.com/rutas-carrera-por-montana/ubidestroi-trail-102082355

Powered by RockTheSport.com