Urolako Trena Maratoia 21K

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2026(e)ko otsailaren 22(a), igandea(e)ko 11:00(e)tan
  • Lekua: Azpeitia
  • Herria: Azpeitia
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2025/12/12(e)ko 09:00(e)tatik 2026/2/19 (e)ko 22:00(e)tara

Tarifak

Zergak barne dituzten zenbatekoak

Inskripzioa
Eguna 2026/1/25 23:59(e)rarte
29,00
Eguna 2026/2/19 22:00(e)rarte
39,00
Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Araudia

Desnibela

Harremanetarako

Urolako Trena Maratoia 21K

Informazio gehiago

Urolako Trena Maratoia 2026ko otsailaren 22an ospatuko da lehen aldiz, eta Euskal Herriko lasterketa herrikoien egutegian hitzordu berezi bihurtzeko asmoarekin jaio da. 

2026an, bere lehen edizioan, maratoi erdia distantzia (21,097 km) izango duen lasterketa izango du lasterketa nagusia. Lasterketak, hasiera Zumarragan izango du eta helmuga Azpeitiako Tren Museon bertan kokatuta egongo da. Ibilbidearen zati handiena Urolako Bide Berdean barrena egingo da.

2027ko edizioan, maratoi distantzia ere izango du (42,195 km), eta ibilbideari izaera berezia ematen dion Urolako trenbide zaharra osotasunean berreskuratuta dagoela aprobetxatuko da. 

Nolanahi ere, bi edizioetan, lasterketak trenaren historiaz eta natura paisaia ikusgarriz inguratuta dagoen korrika-ibilbidea izango du.

2026. urteko lasteketa nagusiaren ibilbidea, Zumarragan hasi eta Azpeitian amaituko da, Urola ibaiaren ibilgua eta bailara jarraituz. Ibilbidea Urolako Bide Berdean oinarrituta dago, trenbide zaharreko bidea egokitu baita gaur egun oinezko, txirrindulari eta orain korrikalarientzat.

Urolako Trenak 100 urte

Lasterketa ospatuko den eguna, berezia izango da. Izan ere, Urolako trena inauguratu zela 100 urteko beteko dira egun berean eta ospakizun egun bat izan daiteke. Era berean, bailara osoa lotzen zuen garraioa gogora ekartzeko aukera aparta izan daiteke, bailarako ondare historikoa balioan jarri eta bisitariak eskura izango dituen baliabideak ezagutzera emateko aukera ezin hobea izango delarik