Informazio gehiago
Aloñako mendikatean zehar, altuera ertaiñean egindako mendi ibilbidea da,
Artzanburu gaina izango delarik puntu altuena (1354 m). Oñatiko erdigunetik (230
m) Urtiagainera (490m) abiatuko gara asfaltozko bidetan lehenik eta baso pistetan
barrena ondoren. Urtiagainetik Belarrera doan bidexka hartutakoan maldak
gogorragoak bihurtuko dira altuerako larretan zehar. Belarretik aurrera (922 m)
Aloña tontorrera (1238m) eramango gaituen bide osoan, begi bistan izango dugu
uneoro. Behin Aloñako gurutzera iritsita buelta eman beharrean, aurrerantz
jarraituko dugu, Aloñako mendizerran barrena, Buetraitz, Akaitz, Arriurdiñ eta
Artzanburu mendiak igoaz. Ondoren, Aloñaren ipar aurpegian aurkitzen den
mehatzarien bide zaharretik barrena, Oñatiko plazara iristeko.