Izen ematea bertan behera utzi nahi izanez gero, antolakuntzarekin harremanetan jarri beharko da. Honakoak dira baja eta itzulera epeak:
- Baja hilabete (edo denbora gehiago) lehenago komunikatuz gero, inskripzio kostu osoa itzuliko da (gestio gastuak kenduta), beti ere, itxaron zerrendatik ordezko korrikalari bat sartzea lortzen bada.
- Baja antolakuntzari hilabete eta 15 egun artean komunikatuz gero, inskripzio kostuaren %50a itzuliko da, beti ere, itxaron zerrendatik ordezko korrikalari bat sartzea lortzen bada.
- Baja lasterketa egunerako 15 egun edo gutxiago faltan komunikatzen bada, ez da inskripzio kostua itzuliko.
Antolakuntzak lasterkari baten baja eskaera jasotzen duenean, itxaron zerrendatik beste bat sartuko du, izen-ematearen hurrenkera berean.
IBILBIDEA
Aloñako Igoera, Aizkorri-Aratz parke naturalean, altuera ertainean egindako mendi lasterketa da, Artzanburu gaina (1365 m) puntu altuena duelarik.
Oñatiko erdigunetik (230m) Urtiagainera, asfaltozko bidetik abiatuko gara, segituan, baso pistetan barrena sartuz. Urtiagainetik Belarrera doan bidexka hartuaz bat, maldak gogorragoak bihurtuko dira. Belarretik Aloñako tontorrera (1238m), altuerako larretan zehar maldan gora joango gara, uneoro tontorra begi bistan izango dugularik.
Behin Aloñako gurutzera iritsita, lasterketako atal teknikoari ekingo diogu Aloñako mendizerran barna Buetraiz, Akaitz, Arriurdiñ eta Artzanburu tontorrak gaindituz.
Behin Artzanburuko tontorra igota, Aloñako ipar aurpegitik doan meatzarien bide zaharrean behera eginda iritsiko gara helmugara, Oñatiko Plazara.