Informazio gehiago
Buetraitzeko Igoera Bertikala
Errekaurkulluko zubian (Bellotza, 593 m), Arantzazuko santutegi azpian,
hasi eta Buetraitz (1320 m) helmuga duen gauezko lasterketa da.
Tradizioa jarraituz, Aloñako Igoerako asteburuko ostiral gauean
antolatzen da, bost urtean behin.
Bellotzan abiatu eta Arantzazurantz doan bidetik igoko dira lasterkariak,
aparkalekua gurutzatu, parketxe ondotik pasatu eta Duruko etxoletara
zuzen doan bidea hartzeko. Iada basotik irtenda, Unamendiko zelaigunea
gurutzatu eta Buetraitzera doan azken aldapari aurre egingo diote
lasterkariek, tontorrera iristean kronoa gelditzeko.
Lasterkariak
(100 guztira, gehienez) 30 segunduro aterako dira irteera puntutik,
erlojupeko baldintzetan, Buetraitzerantz abiatuko direlarik.
Lasterketako 10 faboritoen artean minutu bateko tartea utziko da.
Probaren irabazlea Buetraitzeko tontorrean kronoa azkarren gelditzen
duen lasterkaria izango da, sariak orden horren arabera emango
direlarik.