Informazio gehiago
BOLONDRES BEZALA PARTE HARTZEKO
** Proba egunean bolondres bezala parte hartu nahi badezu, jar zaitez gurekin kontaktuan trikuhirumendiak@gmail.com helbide elektronikoan, bertan zure izena, abizenak, telefono kontaktu bat eta helbide elektronikoa jarriaz.
EGUNA ETA ORDUA
Irteera Kontxa hondartzatik izango da, HEGALAK Kirol Zentruaren aurrean zehazki, 2020ko Martxoaren 20ean goizeko 10:30etan.
Mendi arteko transizioak Kontxa, Ondarreta eta Zurriolako hondartzetan burutuko dira.
Ekintza hau, irteera bakarra duen hiru probez osatuta dago, hauek izanik proba eta distantzia ezberdinak:
MENDIA - DISTANTZIA - ALTUERA - IBILBIDEA
IGELDO - 6.500 m. - 125 m. ** Ibilbidea WIKILOC-en
IGELDO+URGULL - 9.000 m. - 125+124 m. ** Ibilbidea WIKILOC-en
IGELDO+URGULL+ULIA - 15.100 m. - 125+124+122 m. ** Ibilbidea WIKILOC-en
** PROBA AMAITZEKO GEHIENEZ BI ORDU IZANGO DITUZTE PARTE-HARTZAILEEK
IZEN EMATEAREN PREZIOA
Otsailaren 27a bitarte (hau barne):
IGELDO: 10 €
IGELDO - URGULL: 15 €
IGELDO – URGULL - ULIA: 20 €
Otsailaren 28tik Martxoaren 17a bitarte (hau barne):
IGELDO: 12 €
IGELDO - URGULL: 17 €
IGELDO – URGULL - ULIA: 25 €
** EZIN IZANGO DIRA IZEN EMATEAK EGIN EZ LASTERKETA BEZPERAN EZTA LASTERKETA EGUNEAN ERE
** Lasterketan parte hartu ahal izateko lasterkariak 16 urte beteak izan behar ditu
DORTSALAK JASOTZEKO
- Lasterketa aurreko egunean,16:30etatik 19:30etara, HEGALAK Kirol Zentruan.
- Lasterketaren egun berean, 8:30etatik 10:00etara, helmugan, Alderdi Eder-en (Udaletxe aurreko terrazan).
** AHAL DEN NEURRIAN DORTSALA LARUNBATEAN JASOTZEA ESKERTUKO GENUKE
Aukeratutako lasterketa bakoitzari dagokion dortsala antolakuntzak emango du, kolore ezberdinez bereiziz.
Dortsala jasotzeko NAN dokumentua erakustea ezinbestekoa izango da, edo eta parte hartu behar duen pertsona identifikatzen duen beste dokumentu ofizial bat.
** PROBAREN KRONOMETRAJEA DORTSALEAN EZARRITAKO TXIPAREKIN BURUTUKO DA
** NAHITAEZKOA DA MUSUKOA ERABILTZEA BAI IRTEERAN BAITA HELMUGAN ERE
KONTSIGNAK
Lasterketa egunean 14:15etan itxiko dira
DUTXA ZERBITZUA
Dutxak Kontxako kabinetan: prezioa 1,50 € / Kirol Txartelarekin DOAINIK
ITZULKETAK
* Otsailaren 27a bitarte (hau barne): Izen ematearen kostea eta euro bat gutxiago gastuen kontzeptupean
* Otsailaren 28tik Martxoaren 17a bitarte (hau barne): Izen ematearen kostearen %50a
Bi kasuetan emailez jaso den ziurtagiria triku.3m@gmail.com posta elektronikora bidali behar da, deuseztatu nahi dela adieraziz. Era honetara lasterkariaren dirua bueltatuko zaio.