ARAUDIA 2024
3.1. Araudi honek dioena betez gero, 16 urtetik gorako kirolari orok parte hartu ahal izango du, federatua izan edo ez. Antolakuntzak, proba aurretik, azterketa mediku bat egitea gomendatzen die parte-hartzaile guztiei, eta hauek bere gain hartuko dute proban gerta liekeena.
3.2. Antolakuntzak partehartzea ukatzeko eskubidea edukiko du lasterkari batek izan dezakeen jarrera desegokiagatik, hala nola: zaborra mendian bota, beste lasterkariak ez errespetatzea, ibilbidea ez jarraitzea, eta abar.
Garaile orokorra gizon/emakume: Garaikurra, txapela eta 150€
2º Saria 100€
3º Saria 50€
Lehenengo herritarra emakume/gizon: Txapela eta garaikurra