Informazio gehiago
Izeta Sagardotegiak 40. Urteurrena bete du
eta zerbait berezia egin nahi dugu. Izeta sendia eta kirola hamarkadetan zehar
loturik egon dira, herri-kirolak ezezik, beste kirol guztiak maite ditugu. Familia,
natura, kirola, gastronomia eta solidaritatea uztartu nahi ditugu egun berezi
honetan.
Izeta Sagardotegiko lurretan, sagastietan
barrena, edonork egiteko moduko ibilaldi bat proposatzen dugu. Bikote mistoz
osatutako lasterketa herrikoia burutu nahi dugu. Etxeko txikienentzat ere
aukera izango da ibilbide egokitu bat egiteko ere.
Aldi berean, Marea Urdinaren helburu
solidarioarekin bat egin nahi dugu. Aniztasun funtzionala duten pertsonenganako
sentsibilizazioa gizarteratu, eta ahal bada, ekonomikoki ere laguntza bat bideratu.
Lekua:
Izeta Sagardotegia, Aia
Ordua:
9:30 helduen lasterketa. Jarraian
haurren lasterketa (<14 urte)
Ibilbidea
nagusia: 6,4km 420.
Haurren ibilbidea
Lasterka egitera, txaloka animatzera eta
hamaiketakoa jatera gonbidatuta zaudete. Zuen zain izango gara.
Izeta
Sagardotegia