Kaxtrail Mendi Lasterketa

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2026(e)ko urriaren 24(a), larunbata(e)ko 08:00(e)tan
  • Lekua: 31714 Erratzu, Navarra, España
  • Herria: Erratzu
  • Probintzia: Nafarroa
  • Izen-emate egunak: 2026/3/5(e)ko 10:00(e)tatik 2026/10/17 (e)ko 00:00(e)tara

Tarifak

Zergak barne

42K bakarkako inskripzioa
Eguna 2026/10/17 00:00(e)rarte
50,00 €
Mutilen errelebo inskripzioa

Taldeko prezioak

Eguna 2026/10/17 00:00(e)rarte
70,00 €
Nesken errelebo inskripzioa

Taldeko prezioak

Eguna 2026/10/17 00:00(e)rarte
70,00 €
Errelebo mixtoen inskripzioa

Taldeko prezioak

Eguna 2026/10/17 00:00(e)rarte
70,00 €
Egunak
Orduak
Minutuak
Segunduak

Dokumentazioa

Araudia_Kaxtrail

Harremanetarako

Erratzuko herriaren auzolana

Informazio gehiago

KAXTRAIL: Erratzuko mendietan eginen den mendi-lasterketa, Xabier

Rekarte “Kaxtel”en omenez

Erratzu (Baztan) — 2026ko urriaren 24an, Baztango Erratzuk KAXTRAIL

izeneko 45 kilometroko mendi-lasterketa hartuko du, guztira 3.000 bat

metroko desnibela izanen duena. Edizio bakarra eta berezia izanen da,

mendia maite dutenentzat esperientzia ahaztezina eta, aldi berean, Xabier

Rekarte “Kaxtel” erratzuarraren omenezko omenaldi beroa, bere heriotzaren

10. urteurrenean.

Auzolanean sortutako egitasmoa

Lasterketa auzolanean sortu da: erratzuar talde bat ari da dena antolatzen.

Helburua argia da: Kaxtelen oroimena bizirik mantentzea eta haren balioei —

mendiarekiko pasioa, laguntasuna eta elkarlana — jarraipena ematea.

Hiru modalitate aukeran

KAXTRAILek hiru parte-hartze aukera eskainiko ditu:

• Lasterketa osoa (45 km): erronka nagusia, mendizale eta lasterkari

trebeenentzat.

• Binakako proba mistoa: ibilbidea erdibana eginen dute bi lasterkarik.

• Ibilaldi mendizalea: erritmo lasaiagoan, ibilbidearen zatirik ederrenen

bidez, naturaz eta giroaz gozatzeko aukera.

Kirola, kultura eta auzolana

KAXTRAIL ez da lasterketa hutsa izanen: lasterketaren bueltan, ekitaldi kultural,

musikal eta gastronomikoak antolatuko dira Erratzun, herria elkargune bihurtuz

bai lasterkari, bai senide eta lagunentzat.