Informazio gehiago
OINEZ KROSA
Lasterketa herrikoia, kooperatiboa, inklusiboa eta solidarioa
“LASTERKA, BAT GARA”
0.
Eguna eta tokia : irailaren 19a, larunbata. Ekitaldiaren hasiera
goizeko 11:00tan izango da. Ondoren, lasterketa bakoirzaren ibilbidean
ordutegia zehazten da.
Irtera eta helmuga: Luis Ibero parkea, Zizur Nagusia, Ardoi (Nafarroa)
1. Helburuak:
“Bidean bat gara” / “lasterka, bat gara”
Bat gara euskara defendatzen dugunean.
Bat gara komunitatean lan egiten dugunean.
Bat gara etorkizuna elkarrekin eraikitzen dugunean.
-
Lasterketa herrikoia. Kirolaren bitartez gure hizkuntza , izaera ,
nortasuna , euskaldun identitatea besteak beste…., elkartzen gaituen
jarduera erakargarri batean bilakatzea. Festa giroa eta elkartasuna
sustatzea
- Lehiakortasuna ez da gure lehentasuna. Kidetasuna ,
elkartasuna, laguntasuna , solidaritatea…besteak beste bultzatu nahi
ditugu.
2. Azalpen orokorra:
Lasterketa irekia. Edozein
pertsonari eta adin tarteari zabalduta. Herrikoia, kooperatiboa,
solidarioa eta inklusiboa. Familiartekoa, lagunartekoa zein banakakoa
eta ibiltaria. Ibilbide desberdinak, distantziaren eta ezaugarrien
araberakoak aukeran egongo dira.
- Korrikalariak: edozein ibilbidea lasterka egiteko aukera ( kolore berdea, urdina , gorria ).
- Ibiltariak: lehiakorra ez denez, edozein distantzia oinez egiteko aukera dago.
Bakoitzak
aukeratu dezake zein ibilbide (berdea, urdina, gorria) eta ze modura
(senidetartekoa, lagunartekoa, banakakoa edo ibiltaria) parte hartu nahi
duen .
Pertsona batek, lasterketa desberdinetan parte hartu
dezake nahi izatekotan. Ibilbide urdina edo goorrian izena ematean,
berdean parte hartzea ahalbidetzen dizu (bereziki adin gutxiko haurrak
laguntzeko).