Informazio gehiago
🏃♂️💙 ORTUELLAKO I. LASTERKETA SOLIDARIOA 💙🏃♀️
Antolatzen du: Ortuellako Gazte Asanblada
Ortuellan kirolaren
boterean sinesten dugu, bat egiteko, oztopooak gainditzeko eta inklusiorako
tresna gisa. Horregatik, Ortuellako Gazte Asanbladak Ortuellako I. Lasterketa
Solidarioa ateratze du, helburu argi batekin: aniztasun funtzionala
duten pertsonentzako kirol egokitu inklusiboaren alde lan egiten duen Haszten
elkartearentzat dirua biltzea.
Inskripzioen bidez
lortutako diru guztia Haszten elkartearentzat izango da, webgunean dohaintza
egiteko aukera ere aurkituko duzue, dena ongi etorria da.
Lehiakorra izango den
lasterketaz gain, 1,1km-ko martxa txiki bat egingo da 6,4km-ko lasterketan
parte hartu ezin dutenentzar edo, besterik gabe, aukera hori nahiago dutenentzat.
Lasterketa honetan
urrats bakoitza gizarte bidezkoago eta inklusiboago bat lortzeko bultzada bat
izango da. Berdin dio korrika egin, ibili edo animatu, garrantzitsuena parte
hartzea eta gehitzea da!
📅
Data: 2025eko martxoaren 23a
📍 Lekua: Ortuella (Otxartaga Plaza)
🎟️ Inskripzioa: 5€