Informazio gehiago
- EGUNA ETA LEKUA: III. Talaimendi Trail Orio mendi lasterketa 2023ko maiatzaren 20an (LARUNBATA) ospatuko da eta arratsaldeko 17:30etan hasiko da. Irteera eta helmuga Orioko plazan izango da.
- IBILBIDEA:Nagusiki Kukuarri (364m) mendiaren ingurutik. 14km ta 650m- ko desnibel positiboa edukiko du. Lasterketaren bideoa.
- PARTE HARTZEA:
3.1. Araudi honek dioena betez gero, 16 urtetik gorako kirolari orok parte hartu ahal izango du, federatua izan edo ez. Antolakuntzak, proba aurretik, azterketa mediku bat egitea gomendatzen die parte-hartzaile guztiei, eta hauek bere gain hartuko dute proban gerta liekeena.
3.2. Antolakuntzak parte hartzea ukatzeko eskubidea edukiko du lasterkari batek izan dezakeen jarrera desegokiagtik, hala nola: zaborra mendian bora, beste lasterkariak ez errespetatzea, ibilbidea ez jarraitzea, eta abar.
- SARIAK:
Garaile orokorra gizon/emakume: Garaikurra, txapela eta 150€
2º Saria 100€
3º Saria 50€
Lehenengo herritarra emakume/gizon: Txapela eta garaikurra
- IZEN-EMATEA:
5.1. Gehienez, 200 izen emate izango dira, izen-emate ordena zorrotz jarraituko delarik internetez. Izen ematea http://www.kronoak.com/es orriaren bidez egingo da, 2023ko urtarrilaren 9tik, maiatzaren 15a arte (biak barne), edo izen emateak amaitu arte. Lasterketaren egunean ez da izen ematerik onartuko.
5.2. Izen ematea 19€ izango da. Ordainketak, proban parte hartzeko eskubidea eta erantzukizun zibil eta istripu aseguruak edukitzeko eskubidea ematen du, eta, halaber, parte-hartzaileentzat, korrikalariaren poltsa eta kamiseta hartzeko ere bai. Behin izena emateko kuota ordainduta, proban parte hartzen ez duenari ez zaio dirurik itzuliko. Dortsala eta poltsa jasotzeko, EZINBESTEKOA izango da lasterkariaren NAN-a aurkeztea.
- SEINALIZAZIOA: Ibilbidea, probaren kartelekin eta zintekin behar bezala markatuta eta ikusgai egongo da.
- ANOA GUNEAK: Ibilbidean ura edateko aukera izango da 3 puntutan: 5, 7 eta 10.kilometroetan. Helmugan edari freskagarriak eta ura egongo dira.
- KANPOKO LAGUNTZA: Lasterketan zehar, laisterkarien edo kanpokoen laguntza eta anoa oro guztiz debakatuta dago.
- KONTROLAK: Antolakuntzak hainbat kontrol-gune jarriko ditu, eta horietatik pasatzea ezinbestekoa izango da.
- KRONOMETRAJEA: Lasterketaren kronometrajea Kronoak-ek egingo du. Parte-hartzaileek sailkapenak jarri ondoren, 30 minutu izango dituzte erreklamazioak egiteko, denbora hori igaro ondoren, erreklamaziorik ez balego, sailkapenak behin betikoak izango dira.
- DORTSALEN BANAKETA: Dortsalen banaketa irteera puntuan izango da (Orioko Plaza), larunbat goizean hasi eta jarraian lasterketa hasi baino ordubete lehenago arte (11:00-16:30).
- KONTSIGNA ETA DUTXA ZERBITZUA: Kontsigna eta dutxak izango dira.
- INGURUGIROA: Lasterketa, ia osotasunean, natura gune zoragarri batean zehar izango da. Hori dela eta, ingurua babestea derrigorrezkoa izango da eta debekatuta egongo da edozer gauza lurrera botatzea. Arau hau hausten duena kanporatua izango da.
- OSASUN ZERBITZUA: Antolakuntzak Larrialditarako osasun zerbitzua jarriko du ibilbideko lekurik estrategikoenetan. Halaber, helmugan garbiketa eta lehen mailako zerbitzu medikua eskainiko du, horren beharra duen kirolariarentzat.
- SEGURTASUNA: Antolakuntzak, egoerak hala eskatuta, lasterketaren ibilbidea aldatzeko eta dagozkion gainerako aldaketak egiteko eskubidea dauka, eta baita bertan behera uzteko ere, eguraldiaren baldintzek hala eskatzen badute.
- LAGUNTZA EZBEHARRETAN: Parte-hartzaileak, laguntza beharrean aurkitzen diren parte-hartzaileen berri antolakuntzari ematera behartuak daude, eta baita kontroletan gorabeheren berri ematera ere.
- ERANTZUKIZUNA: Antolakuntzak bere gain hartuko ditu ibilbidean zehar gertatzen diren istripu guztiak, baina korrikalariaren erruagatik edo utzikeriagatik gertatu bada istripua, antolakuntzak ez du bere gain hartuko. Parte-hartzaileak euren buruari edo besteei egindako kalte guztien erantzule izango dira.
- IRUDI ESKUBIDEAK:Parte hartzaile bakoitzak ontzat ematen du antolatzaileek ateratako argazki edo bideoetan euren irudia libreki erabiltzeko eskubidea.
- ONARTZEA: lasterketan partehartzean, araudia onartzen dela ondorioztatzen da.
- ARAUDIAREN ONARPENA Parte-hartzaile guztiek, parte hartzeagatik, araudi hau onartzen dute. Bertan agertzen ez dena EMF-FVM-ren araudia kontuan izanda ikusiko da.