Informazio gehiago
ANTOLAKUNTZA: Ttonttor San Estebango Auzokide Kultur Elkartea.
NOIZ: 2025ko urriaren 12an
NON: Tolosako San Esteban auzoa, ferialekuaren ondoan.
IZEN-EMATEA: www.kronoak.es orrialdean, 2025ko irailaren 1etik
urriaren 11ra.
DORTSALA JASOTZEKO: Ttonttor Elkartean(Feriala) urriaren 11n, edo
irteeran, irten baino ordubete lehenago.
PREZIOA: 13 euro.
BI LASTERKETA EZBERDIN:
o 5K. Zirkuituari itzuli bat.
o 10K. Zirkuituari bi itzuli.
DENBORAK HARTZEA: denborak dortsalek atzealdean daramaten
txiparen bitartez hartuko da, beraz, txipa ez da kendu behar. Dortsala
bularrean ondo jarrita eraman behar da, tolesik gabe, bestela ez da
bermatzen denbora ondo hartzea. Dortsala eraman ezean, ezingo da
lasterketan parte hartu, ezta bertan eskaintzen diren zerbitzuetan ere.
Behin lasterketa amaiturik, ez da beharrezkoa itzultzea.
SARIAK:
SARIAK - PREMIOS
SAILKAPEN OROKORRA 5K.
1. GIZON ETA EMAKUMEA TROFEOA + OPARIA
2. GIZON ETA EMAKUMEA TROFEOA + OPARIA
3. GIZON ETA EMAKUMEA TROFEOA + OPARIA
SAILKAPEN OROKORRA 10K.
1. GIZON ETA EMAKUMEA TROFEOA + OPARIA
2. GIZON ETA EMAKUMEA TROFEOA + OPARIA
3. GIZON ETA EMAKUMEA TROFEOA + OPARIA
KAMISETA BAT 300 AURRENEKOENTZAT
OPARIEN ZOZKETA PARTAIDE GUZTIEN ARTEAN
Helduen lasterketa bukatu ostean, 12ak aldera, Txiki Krosa izango
da. Bi ibilbide izango dira: 500 m-koa 9 urte bitartekoentzat, eta
1250 km-koa 14 urte bitartekoentzat. Ez da sailkapenik izango ,
izena ematen duten lehen berrehunek kamiseta izango dute
oroigarri. Aurten ere, beste behin, elkartasunezko lasterketa izango
da, bertan parte hartzeko haurrek eskola materiala ekarri beharko
dute: koadernoak, margoak, ipuinak, errotuladoreak, puzzleak…
Biltzen den guztia Saharan errefuxiatu esparruetan bizi diren
haurrentzat izango da.