Informazio gehiago
Kaixo lagun!
Villabona Tritaloi Taldea gara eta eskutitz honen bitartez zuengana gerturatzen gara, 2022ko uztailaren 23an, gure herrian bertan ospatuko den I. TRIKUHARRI MENDI LASTERKETAren berri izan dezazuen.
Denbora asko eskaini diogu lasterketa honen prestakuntzari, eta lan ordu askoren ondoren gure sorkuntzak argia ikusiko du. Lasterketa honen bitartez mendia eta kirola maite dituen pertsonak biltzea dugu helburu, kirolari popularretik, maila handieneko kirolarietara eskaintza hau zabalduz. Bertan, bi ibilbide ezberdin izango ditugu: 18K eta 27K.
|
18K
|
27K
|
Irteera ordua
|
9:00
|
8:30
|
Desnibela
|
+916 m
|
+1358 m
|
Kontrol kopurua
|
1
|
1
|
Hornidura puntuak
|
6
|
6
|
Kontrola pasea
|
Belabieta (10,5 km)
|
Belabieta (15,5 km)
|
Altuera minimoa
|
Villabona, 68m
|
Villabona, 68m
|
Altuera maximoa
|
Belabieta, 699m
|
Arnabar 790m
|
Denbora muga
|
4 ordu
|
6 ordu
|
Partehartzaileak
|
200
|
200
|
Zailtasuna
|
Ertain / altu
|
Ertain / altu
|
Guk, Villabonatik, erronka honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztegu. Ausartuko al zinatekete I. TRIKUHARRI MENDI LASTERKETAn parte hartzera? Gonbidapena eginda zuen izenak gure zerrendetan ikusteko irrikitan gaude, zatozte guregana!
Besterik gabe, zuen zain geratuko gara harrera eder eta menditsu bat eskaintzeko asmoz.
Agur bero bat,
Villabonako Triatloi Taldea
-----------------------------------------------------------------------------------------------------------------
INSKRIPZIOAK: www.kronoak.com
IBILBIDEAK: 27K, 18K
INSTAGRAM
FACEBOOK