Informazio gehiago
Txindoki Euskal Herrian ditugun mendi garaienetatik ospe haundieneko mendia da. Aralar Parke Naturalean daudenen artean ere, tontorrik bereziena dela esan daiteke, izan ere, bere itxura eder bezain bereziak zein bertara igotzeko dituen gogortasun ezberdinetako bideek (eskalatzen igo daitezkeenak barne) erakargarri egiten dute gailur hau.
Antolatzaileontzat ere, Igone eta Janire, goierritarrak biok, oso mendi berezia da. Mendiko lasterketetan lehiatzen gara eta mendia gure egunorokoaren oinarria da. Txindoki gure indarrak neurtzeko, entrenatzeko zein inguruaz gozatzeko media da guretzat. Badakigu, gainera, beste askok ere horrela bizi dutela gailur hau.
Historikoki gainera, apustuak zein erronkak egiteko lekua izan da. Horren lekuko dira, 2011aren bueltan egin zen Txindokiko Kilometro Bertikalaren ospakizuna edota iaz Aritz Egea Urretxuarrak, Iñaki Maiorari errekorra kentzeko saiakerak izan zuen arrakasta.
Eta guk, Euskal Herriko zein atzerriko lastekari zein mendizaleei euren indarrak Txindokin neurtzeko aukera eman nahi diegu, horregatik berreskuratu nahi izan dugu Txindokiko Kilometro Bertikala, mendi lasterketa formatuan. Zehazki, Iñaki Maiorak hartutako bideari eutsi nahi izan diogu bertikal hau berriro egiterako garaian, izan ere, honek hartutako bideak du bertikal kutsu eta gogortasun handiena (3,6km eta 980m+). Hala ere, bide honetako errekorra Manuel Merillasek du 38:10” denborarekin.
Txindokiko Kilometro Bertikala lasterketaren datu orokorrak ondorengo taula honetan biltzen dira:
DATA
|
2022ko Maiatzaren 21a
|
IRTEERA ORDUA
|
10:00
|
DISTANTZIA
|
3,6km
|
DESNIBELA
|
980m+
|
GUTXIENEKO ALTUERA
|
362m Gaintzako bidegurutzea (Larraitz)
|
GEHIENEKO ALTUERA
|
1342m Txindoki
|
KONTROLGUNEAK
|
Oria Iturri: 2,35km
Txindoki: 3,6km
|
ANOA-GUNEAK (likido)
|
Larraitz: 0km
Oria Iturri: 2,35km
Txindoki: 3,6km
|
ANOA-GUNEAK (Solidoa)
|
Larraitz
|
ZAILTASUNA
|
Ertaina
|
PARTE-HARTZAILEAK
|
230 gehienez
|
PROGRAMA
2022ko Maiatzaren 21erako (larunbata) horrela aurreikusten dira ordutegiak:
-
8:00-9:30 : Dortsalen banaketa Larraitzen.
-
10:00 : Txindokiko kilometro bertikalaren irteera Larraitzen.
-
13:30: Sari banaketa Larraitzen eta luntx-a.