Informazio gehiago
Urolako
Trena Maratoia, Euskal Herriko lasterketa herrikoien
egutegian hitzordu berezi bihurtzeko asmoarekin jaio zen 2026an.
2027ko
edizioan, maratoi erdia distantzia (21,097 km), maratoi distantzia (42,195
km) eta 7 kilometroko lasterketa
izango ditu, eta ibilbideari izaera berezia ematen dion Urolako trenbide zaharra osotasunean berreskuratuta dagoela
aprobetxatuko da. 7 kilometrotako lasterketan berriz, Patricio Echeverriak bere
lantegirako eraikitako trenbidean zehar bidaiatuko da.
Ibilbidea
Urolako Bide Berdean barrena egingo da kasu guztietan eta lasterketek, trenaren historiaz, ondare historiko eta
industrialez eta natura paisaia ikusgarriz inguratuta dagoen korrika-ibilbidea
izango dute.
2027.
urteko 21K eta 42K lasterketen ibilbideak, Zumarragan hasi eta Azpeitia/Zumaian
amaituko dira, Urola ibaiaren ibilgua eta bailara jarraituz. Ibilbidea
Urolako Bide Berdean oinarrituta dago, trenbide zaharreko bidea egokitu baita
gaur egun oinezko, txirrindulari eta orain korrikalarientzat. 7K lasterketaren
ibilbidea, Legazpin hasi eta Zumarragan amaituko da, Urolako Bide Berdearen
zati honetan barrena, ibilbide industriala eta naturakoa tartekatuz.
Urolako
Trenak 101 urte
Lasterketa
ospatuko den eguna, berezia izango da. Izan ere, Urolako trena inauguratu zela
101 urteko beteko dira egun berean eta ospakizun egun bat izan daiteke. Era
berean, bailara osoa lotzen zuen garraioa gogora ekartzeko aukera aparta izan
daiteke, bailarako ondare historikoa balioan jarri eta bisitariak eskura izango
dituen baliabideak ezagutzera emateko aukera ezin hobea izango delarik.