Urolako Trena Maratoia 42K Zumarraga-Zumaia

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2027(e)ko otsailaren 21(a), igandea(e)ko 09:30(e)tan
  • Lekua: Azpeitia
  • Herria: Azpeitia
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2026/10/4(e)ko 09:00(e)tatik 2027/2/7 (e)ko 23:59(e)tara

Tarifak

Zergak barne

42K Inskripzioa
Eguna 2026/12/15 23:59(e)rarte
49,00 €
Eguna 2027/2/7 23:59(e)rarte
59,00 €
Egunak
Orduak
Minutuak
Segunduak

Dokumentazioa

42 arautegia euskaraz 2027

Harremanetarako

Urolako Trena Maratoia 21K

Informazio gehiago

Urolako Trena Maratoia, Euskal Herriko lasterketa herrikoien egutegian hitzordu berezi bihurtzeko asmoarekin jaio zen 2026an. 

2027ko edizioan, maratoi erdia distantzia (21,097 km), maratoi distantzia (42,195 km) eta 7 kilometroko lasterketa izango ditu, eta ibilbideari izaera berezia ematen dion Urolako trenbide zaharra osotasunean berreskuratuta dagoela aprobetxatuko da. 7 kilometrotako lasterketan berriz, Patricio Echeverriak bere lantegirako eraikitako trenbidean zehar bidaiatuko da.  

Ibilbidea Urolako Bide Berdean barrena egingo da kasu guztietan eta lasterketek, trenaren historiaz, ondare historiko eta industrialez eta natura paisaia ikusgarriz inguratuta dagoen korrika-ibilbidea izango dute.

2027. urteko 21K eta 42K lasterketen ibilbideak, Zumarragan hasi eta Azpeitia/Zumaian amaituko dira, Urola ibaiaren ibilgua eta bailara jarraituz. Ibilbidea Urolako Bide Berdean oinarrituta dago, trenbide zaharreko bidea egokitu baita gaur egun oinezko, txirrindulari eta orain korrikalarientzat. 7K lasterketaren ibilbidea, Legazpin hasi eta Zumarragan amaituko da, Urolako Bide Berdearen zati honetan barrena, ibilbide industriala eta naturakoa tartekatuz.

Urolako Trenak 101 urte

Lasterketa ospatuko den eguna, berezia izango da. Izan ere, Urolako trena inauguratu zela 101 urteko beteko dira egun berean eta ospakizun egun bat izan daiteke. Era berean, bailara osoa lotzen zuen garraioa gogora ekartzeko aukera aparta izan daiteke, bailarako ondare historikoa balioan jarri eta bisitariak eskura izango dituen baliabideak ezagutzera emateko aukera ezin hobea izango delarik.