XIII. Baxurde Krossa

Izen-emateak ez daude aktibo

Oinarrizko datuak

  • Noiz 2022(e)ko urriaren 23(a), igandeako 10:30etatik 2022(e)ko urriaren 23(a), igandeako 13:00era
  • Lekua: Usurbil
  • Herria: Usurbil
  • Probintzia: Gipuzkoa
  • Izen-emate egunak: 2022/8/19(e)ko 00:00(e)tatik 2022/10/22 (e)ko 16:00(e)tara

Tarifak

Egunak
Orduak
Minutuak
Segundoak

Dokumentazioa

Ibilbidea (10,90km)

Infantilen eta Kadeteen ibilbidea (1000m)

Benjaminen eta Alebinen ibilbidea (600m)

Harremanetarako

Informazio gehiago

DESKRIBAPENA:

Baxurde Txiki triatloi taldeak antolaturiko korrika lasterketaren 13. edizioa da aurtengoa Urriaren 23 igandez goizeko 10:30-tatik aurrera ospatuko dena. Aurtengo lasterketaren distantzia 10,9km-koa izango da, azken urtearekiko aldeketa txiki batekin. Herriko kaxkoa eta baserri bideetatik igarotzen da froga, asfalto, hormigoi edo arri-txintxarreko bideen artean igaroko da. Irteera eta helmuga herriko frontoian izango da.

 

DUTXAK:
Oiardo Udal Kiroldegian: Gernika ibilibidea 9 zenbakian dutxak izango dira.

 

KONTSIGNA: 
Erropa uzteko leku bat izango da lasterketaren irteeratik gertu, frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan.

 

DOSTSALEN BANAKETA ETA INSKRIPZIOAK:
Dortsala lasterketa egunean bertan banatuko dira frontoian, Mikel Laboa plazaren ondoan, goizeko 09:00-tatik aurrera. Aurten internet bidez apuntatu ahalko da bakkarik; Oiardo kiroldegian ezingo da apuntatu.

 

ZERBITZUAK/SARIAK:
- Parte hartzaile guztientzat asegurua.
- Probaren erdian ur-hornidura.
- Froga amaieran hamaiketakoa.
- Dutxa zerbitzua kiroldegian bertan.
- Lehen hiru gizon-emakumezkoentzat saria.
- Parte hartzaile guztientzat oparia.

Parte hartaile guztien artean zozketa bitartez hurrengo opariak egingo dira:

- Bazkari/afaria 2 lagunentzat herriko taberna ezberdinetan
- Usurbilgo kirolari profesionalek sinaturiko arropa
- Janari lote ezberdinak

 

UMEEN KROSSA:
Eskola kirolaren legea dela eta, lasterketan eskualdeko edo aldameneko eskualdeko umeek parte hartu ahalko dute besterik ez (Donostialdea, Tolosaldea, Azpeitialdea eta Irunaldeakoak).

Lasterketak ez dira lehiakorrak izango.

ORDUTEGIAK:

12:00h:

Irteera bateratu bat egingo da Benjamin (2013/2014) (8-9 urte) eta Alebin (2011/2012) (10-11 urte) kategoriko umeentzat eta 600 metroko zirkuitu bati bira bat emango diote, lehen erdia antolakuntzagatik bideratua izanez eta bigarren erdia beraien erritmora joaten utziko zaie, beti antolakuntzaren begiradapean.

12:10h:

Irteera bateratu bat egingo da Infantil (2009/2010) (12-13 urte) eta Kadete (2007/2008) (14-15 urte) kategoriko umeentzat eta 1000 metroko zirkuitu bati bira bat emango diote eta beraien erritmora joaten utziko zaie hasieratik, beti antolakuntzaren begiradapean.

* Prebenjaminen artean ere urtero bezala, 200m-ko lasterketa bat antolatuko da, denbora guztian antolakuntzagatik bideratua izanez. Adin hontako umeak, egunean bertan apuntatu ahalko dira probara.