Informazio gehiago
Urtea amaitzeko aukera paregabea da Ordiziako San Silbestre
proba. Aurten ere, giro paregabeaz gozatuko dugu korrika, jendetzaren animoak
jasoz.
Sariak, lehenengo hiru sailkatuentzat izango dira, honako
kategorietan:
Kadete mutil eta neska
Senior mutil eta neska
Beterano mutil eta neska
BERRIKUNTZA BATEKIN GATOZ AURTEN!!!!!! KUADRILLEN ARTEKO
SAILKAPENA
Izena emateko, 4 laguneko taldeak osatu beharko dira, honako
konbinazioekin: 4 mutil 4 neska
3 sexu berekoak eta 1 bestea (kuadrilla mistoa)
Sariak: Afari bat
mutilen lehen kuadrillarentzat , afari bat nesken lehen
kuadrillarentzat eta afari bat kuadrilla misto
onenarentzat
Horrez gain, korrikalari guztiek medailla bat jasoko duzue
oroigarri bezala.
Eta urtea ederki amaitzeko, poteoa ere egongo da arratsaldean.
Animatu eta parte hartu!
-17:30 Aurrebenjaminak (2019- …)
-17:35 Benjamin
mutilak (2017 - 2018) 372m / itzuli 1
-17:40 Benjamin
neskak (2017 - 2018) 372m / itzuli 1
-17:45 Alebin
mutilak (2015-2016) 1.116m / 3 itzuli
-17:50 Alebin neskak (2015-2016) 744m / 2 itzuli
-17:55 Infantil
mutilak (2013-2014) 1.488m / 4 itzuli
-18:05 Infantil
neskak (2013-2014) 1.116m / 3 itzuli
-18:30 2012 baino lehen jaiotakoak 6.100m
Aurten Ordiziako San Silbestre lasterketan berrikuntza bat
izango dugu.
Kuadrillen arteko sailkapena egongo da: mutilak, neskak eta
mistoa.
Kategoria bakoitzeko irabazleak afari edo bazkari bat izango du
lau lagunentzako ( talde bakoitzak 4 partaide izango ditu ).
Izena ematea kuadrillako kide batek egin beharko du www.kronoak.com
webgunean, eta gainontzeko hiru kideak ere inskribatuko ditu.
Kuadrilla bakoitzaren postuak batuz egingo da sailkapena.
Postuen batuketan puntu gutxien lortzen duen koadrila izango da irabazlea.
Horrela, lau kideak kuadrillen sailkapenean zein banakako
sailkapenean inskribatuta egongo dira, bietan.