Informazio gehiago
XXV JOSETXO IMAZ MEMORIALA
2025.09.28, Ordizia
ORDUTEGIA
10:00 – Haurrentzako lasterketak
11:00 – Lasterketa herrikoiaren hasiera
12:15 – Sari banaketa
ARAUDIA
1. ARTIKULUA
Txindoki Jaso Autowag atletismo taldeak Beasain, Lazkao eta Ordiziako Udalen laguntzarekin XXV. Josetxo Imaz Memoriala antolatu du 2025ko irailaren 28an, goizez.
Lasterketa herrikoia Ordiziako Altamira auzotik aterako da, estadioaren kanpoko aldetik hain zuzen ere, goizeko 11:00-etan ohiko ibilbidea egiteko, Beasain eta Lazkaotik pasatuz, eta
helmuga Ordiziako Altamira estadioan izango da, 10 km-ren ondoren.
2. ARTIKULUA.- PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Nahi duenak har dezake parte lasterketa honetan, bereizketarik gabe:
kategoria, sexua edo nazionalitatea, atleta federatua izan ala ez. Adinari dagokionez, 2010 urtean edo lehenago jaiotakoek bakarrik ahal izango dute parte hartu. 2010an jaiotakoek gurasoen baimena izan beharko dute.
500 lasterkarik baino ez dute parte hartuko.
Lasterkari bakoitzak erantzukizun osoa du lasterketan eta probari
aurre egiteko adinako egoera fisikoa duela bermatuko du.
3. ARTIKULUA.- INSKRIPZIOAK
Izen emateak abuztuaren 18an irekiko dira.
Kronometraia erabili eta botatzeko txip dortsalarekin egingo da.
Inskripzioaren prezioa: 15 € .
3.1- IZENA EMATEKO MODUA
Izen-ematea on-line izango da www.kronoak.com helbidean. Abuztuaren 18an irekiko da epea eta irailaren 27an, 21:00etan amaituko da. EGUN BEREAN EZINGO DA IZENA EMAN.
4. ARTIKULUA.- DORTSAL TXIPA JASOTZEA
Dortsal guztiak irteera eremun entregatuko dira zuzenean:
5. ARTIKULUA.- LASTERKARIAREN POLTSA
Lasterkariaren poltsa lasterketa amaitzean emango da.
6. ARTIKULUA - DUTXAK
Lasterketa herrikoieko partehartzaileek dutxatzeko aukera izango dute Altamira estadioan.
7. ARTIKULUA.- DESKALIFIKATZEKO ARRAZOIAK
Irteeran eta helmugan kontrolak egongo dira, eta lasterkari guztiek pasatu
beharko dituzte nahitaez alfonbrak. Atleta guztiek epaileen esanetara egon
beharko dira probaren hasiera baino 5 minutu lehenagotik, alegia, 11:00-ak
baino 5 minutu aurretik.
Frogaz kanpo uzteko arrazoiak honako hauek izango dira:
• Ibilbide osoa ez egitea.
• Dortsalaren publizitatea aldatu edo ezkutatzen badute.
• Dortsala edota txipa beste lasterkari bati esleituta eramatea.
• Edizio honetarako esleitutako jatorrizko dortsala ez eramatea.
• Helmugan dortsalik gabe sartzea.
• Epaileen edo antolakuntzako langileen jarraibideei kasurik ez egitea.
• Halaber, gogorarazten da erabat debekatuta dagoela ibilbide barruan
antolakuntzakoak ez diren ibilgailu motordunak edo bizikletak sartzea.
8. ARTIKULUA.- LAGUNTZA MEDIKOA
Laguntza medikoa izango da ibilbidean zehar, baita helmugan ere.
Antolakuntzak lasterkariei gomendatzen die azterketa medikoa egitea proba egin
aurretik, parte-hartzaile bakoitzak bere gain hartuz lasterketetatik erator
daitezkeen kirol jardueraren arriskuak.
9. ARTIKULUA.- PARTE-HARTZAILEEN ASEGURUA
Antolakuntzak erantzukizun zibileko aseguru-poliza izango du indarrean
dagoen legeriaren arabera. Ofizialki inskribatutako parte-hartzaile guztiak
istripu-aseguru poliza batek babestuko ditu kirol aktibitatearen garapen zuzenaren
ondorioz gertatzen direnean, eta ez sekula jokaera okerretatik datozenak, ezta
lasterketara joan eta itzultzean gerta daitezkeenak ere.