ARAUDIA
Zazpi pago mendi lasterketa, izen bereko kultur elkarteak aurrera ateratako ekimena bat da. Hainbat urtez, taldekide gehienak Euskal Herriko mendi duathloi zirkuituko proba bat antolatu dute. 2024 urteari dagokionez, mendi lasterketa berri bat egitea pentsatu dugu. Asmoa, lasterketa herrikoi bat egitea da, Mallabi inguruak ezagutzeko aukera emanez eta bide zidor zaharrak berreskuratuz. Lasterketaren puntu gorena eta ezagunena Oiz mendia da, baina bertara, bi ur jauzitatik barrena iritsiko gara, inor gutxik ezagutzen dituen leku zoragarrietatik barrena. Horrez gain, egun osoko egitarau zabal bat dugu prest, lasterketaz gozatu nahi duten guztientzako.